Abuztuaren 20tik, igandetik, 27ra, hurrengo igandera, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak GJHetan eta balioetan trebatuko dira, modu ludiko, dinamiko eta parte-hartzailean. Aste Nagusiko haur-parke honek “Bilbo, zentzumen guztien hiria” esperientzia sentsorial berria eskainiko du, GJHen identifikazioa lantzeko. Berriro jarriko da martxan Ernesto Erkoreka plazan hasi eta Euskadi plazan amaituko den Txu Txu trena.
Denboraldiko azken saioan turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere, udarekin batera musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da. Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan. Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik. Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, […]