Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan. Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak. Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri horren oinarriak. Irati gogotsu dagoela nabarmendu du, baina badaki ez dela bide xamurra izango. Talde lana da, Topaguneko kideak aktibatzeaz gain herritarrak aktibatzeko lana egingo dutela. Gizartea aldatu da eta ildo eta forma berriak proposatuko dituzte. Erronka nagusia erabileran jauzia ematea izango da.
Deskargatu hemen.