Larunbatean ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleor Bizirik-ek eta Sumendik elkarlanean. Gasteizko gune autogestionatu eta alternatiboen 100. urteurrena aitzakia hartuta. Urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen dugun Gasteiz herriaren adibide bat osatu nahi dugu, adierazi dute.
Memoria oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana ondu du Itziar Manerok. Asteburuan pabeloi 6 aretoan aurkeztuko du. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat da antzezlana. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara […]