Larunbatean  ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleor Bizirik-ek eta Sumendik elkarlanean.  Gasteizko gune autogestionatu eta alternatiboen 100. urteurrena aitzakia hartuta. Urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen dugun Gasteiz herriaren adibide bat osatu nahi dugu, adierazi […]

Mozal legea aplikatuz, isuna ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Hala Bedi irratiko kazetari bati, iragan maiatzaren 18an Errekaleor auzoko argi mozketaren jarraipena egiten ari zirela, Ertzaintzak kazetariei ezarritako hesia apurtu eta gertatzen ari zena barrutik sakelakoarekin grabatzeagatik. Hala Bedi irratiak iragarri du ez duela isuna ordainduko. 2016ko ekainaren 22an, Eusko […]

Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko […]

Goizero Bilbo eta Gasteiz irratiz lotuko dituen zuzeneko informazio saio berria sortu dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiek elkarlanean. Gaur abiatu den HIZPIDEA saioa astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 10:00etara emitituko da aurrerantzean, Bilbon eta Gasteizen aldi berean. Irratsaioak aktualitatearen inguruan jarduten du eta kolaboratzaile sare zabala dauka (30tik gora). […]