“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai.
Erroa argitaletxeak Idatzi behar nizkizunak eleberri beltza aurkeztu du Durangoko azokan. Nerea Loiolak idatzitako eleberrian Barbara da protagonista, liburuak badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… […]