Xabier Monasterioren “Testu Zaharrak” liburugintza ekimena ezagutu dugu

Durangoko Azokan erakusmahai txikia ezarri du Xabier Monasterio idazle eta irratikide lagunak. Testu Zaharrak edo TZ bere proiektu pertsonal kuttuna da, “ekimen apala” bere esanetan. Batetik, Euskal Herriko klasikoak aukeratu eta, hitzaurre-kokapen berri bat gehituta molde berrian ezartzen ditu eta, bestetik, atzerrietako liburu esanguratsu klasiko batzuk hautatu eta, euskarara ekarririk, gisa berean argitaratzen ditu, atari gisako testua gehituta.

Aurten, hiru goiburu berri eman ditu argitara: Munduan Barna; Herriak, ipuinak eta giza eskubideakSanta Kruz apaiza eta RUR Robot lantegia. Lehenengoan, hain zuzen ere, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 75 urte bete dituen egunotan argitaratua, munduan barnako 14 herritan bildutako beste hainbeste ipuin bildu ditu Monasteriok, euskaratu eta aldarrikapen horren 14 artikulu hautaturekin alderatu ditu. Garbiñe Biurrunek idatzi du liburuaren hitzaurrea.

Bigarren eta hirugarren liburuak, bestalde, 150 orrialdetik beherako liburu txikiagoak izanik, TZ laburki sortakoak dira. Santa Kruz apaiza liburua 1926an Kolonbian euskal apaiz gerrilari ospetsua hil eta urtebetera Nikolas Ormaetxeak (Orixe) idatzitako biografia laburra da. Karmelo Landaren hitzaurrea dakar eta Jon Salinasen ilustrazioekin hornitua dago. RUR Robot lantegia, berriz, Juan Inazio Perez Iglesiasen hitzaurrearekin eta Izaskun Araluzearen ilustrazioekin, zientzia fikzioaren klasiko aitzindaria da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ANABASA DURANGOKO AZOKAx01 I Zea Mays eta Merina Gris

az. Abe 13 , 2023
Durangoko Azoka izan da eta Amaia Arostegi eta Jon Castañeda bertan izan dira hainbat musikari bildu eta elkarrizketak egiten. Aiora Renteria eta Julen izan dira lehenak. Hasierak, azoka, siñadurak… izan dituzte hizpide.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA_DA_1x01_Zea%20Mays_Merina%20Gris.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak