Atxuriko eskolako ingurua hobetzeko eskaera egin du beste behin hezkuntza komunitateak

Atxuriko Garcia Rivero eskolak  480 ikasle ditu eta aspalditik neurriak eskatzen ari dira eskola ingurunea egokitzeko, haurrak eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak. Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasek OMEren gomendioak gainditzen dituzte. Are gehiago, OMEk gomendatzen du PM 2.5 partikulen eguneroko kontzentrazioa urtean 4 aldiz baino gehiagotan ez gainditzea. Partikula horiek arnasbideetan sartzeko gaitasun handia dute, eta gure eskolan neurtutako 10 egunetatik 9tan balioa gainditu da. Halaber, zarata-maila egunero gainditu da, eta horrek lotura zuzena du ikaskuntza-prozesuaren eragozpenarekin. Neurketa horiek UPV/EHUren ikerketa baten baitan egin dituzte, dena zientifikoki frogatuta. Udalak ezagutzen ditu datu hauek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #215: BELE Lide Hernandorekin, Damien Jurado, Elorri Lambert, Zauria, Rrucculla, Elortegi Anayak

al. Ots 19 , 2024
Soul izpiritua eta doinu beltzak txirikordatzen dituzten abestiak ekarri ditu BELE proiektuak. Lide Hernandok (Liher) aurkeztuko dizkigu orain arte atera dituen hiru singleak. Gerora etorriko da diskoa. Gaurko protagonista beraz, BELE. Hurrengo gonbidatua saio honetako aspaldiko ezaguna da. Damien Jurado. Bere azken diskoa, Motorcycle Madness, oso bitxia da. Grabazioa zuzenean […]

Honekin lotuak