Padel munduan aritu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Kaiola txikiaren barruan pilota palaz astindu eta… Tanto!
Amaia Martin Euskadiko Padel Federazioko zuzendari teknikoa elkarrizketatu dugu eta EnpresaBidea aldizkari digitala ere ekarri dugu uhinetara, Niko Cuencaren ahotan.
Era berean, ezin ahaztu kolaboratzaile sare handia eta… Aerobik irakasle naiztarrak (Iker Gurrutxaga + Jon Garate), Bittor Beaskoetxearen kronika, musika ona eta Maite Sarasolaren bertsoak lagun… On egin!.
Mugimendu feministak ez du espero zuen erantzuna jaso gobernuen partetik beraz zaintza sistema publiko eta komunitarioaren bidean borrokan jarraituko du. Iazko azaroaren 30ean lehen greba feminista orokorra antolatu ondoren, zaintza eskubide kolektiboaren alde lanean jarraituko duela berretsi dute. Bilbon egindako agerraldi jendetsuan, mobilizatzeko deia egin dute, zaintzen krisia agendan mantentzeko, […]