Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu bat lan luzearekin aurkeztu dira. Ukitu barnerakoia daukaten 10 abesti bildu dituzte bertan. Janireren ahotsak badu zerbait berezi bere abestiek ere bai. Disko eder bat. Tenpora taldearen musika entzuteko aukera izango dugu hurrengo minutuetan. Isilean lan sendo eta ñabarduraz betea eraikitzen ari dira. Aurki disko berri batekin etorriko dira, Ama izena izango du. Gaur, disko berri horren aurrerapen gisa aurkeztu dituzten bi abestiak ekarri ditugu. Disfrutatu. Soinu lasai eta barnerakoiekin jarraituko dugu Aria taldeari leku bat egiteko. Urdin diskoarekin aurkeztu dira eta badago mamia bertan. Marina Landa kantugilearen abestiak jantzi berriez aurkeztu dizkigute grabazio berri honetan. Emanative taldearen musika entzungo dugu segidan. The Volume of the Light diskoan jazza ulertzeko modu berritzaile bat, beren proposamenean barneratzea merezi du. Interpol taldeari pista galdu genien A Fine Mess ep-aren ondoren,orain etorri dira bi disko berrirekin: The Other Side of Make Believe eta The Black EP. Bakoitzetik abesti bat aterako dugu gaurkoan. Eta bukatzeko Euskal Herrira bueltatuko gara. Pablo Zurutuzaren proiektu musikala entzutera. Mugan proiektuaz ari gara. Bizirik ez bagaude diskoan 7 abesti bildu dituzte, ezin galdu dituzunak.
Deskargatu hemen.