Katalan eskolak Bilbon nolakoak izango diren azaldu digu irakasleak

Aurten berriro katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa datorren astean abiatuko da eta matrikula irekita dago.Gaurkoan ikastaroen nondik norakoak ezagutu ditugu Elisabet Oliver irakaslearekin. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Bet-ek azaldu digunez, hastapen maila eta (astearte-ostegunetan) eta sakontze maila (asteazkenetan) izango dira. Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) edo 944237591 telefonora deitu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gurutzaontzien eragina Getxon aztergai Hirukan

ol. Urr 11 , 2019
Uribe kostako Hiruka aldizkariaren berri ekarri digu Unai Break. Urriko zenbakia errepasatu dugu berarekin batera. Bi gai aipatu ditugu, batetik Gurutzaontziak Getxon izaten ari diren eragina aztertu dute erreportaje nagusian. 2006an zabaldu zuten Getxon Bilboko Portuaren gurutzaontzientzako terminala. Hogei ontzi inguru ailegatu ziren Getxora estreinaldiko urte hartan; 2020rako, berriz, 60 […]

Honekin lotuak