LANAREN EKONOMIA: Mobilizazio astea izan dute Osakidetza eta EHU enpresa publikoetan

Ohiko agenda sindikalaren ostean, Argia atalarekin abiatu dugu gaurko irratsaioa, Seminari Taifa eta ELA sindikatuko Roser Espelt ekonomilariarekin bere “Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria” artikuluaren inguruan elkarrrizketatuz.

Ostean, zapatuan osasungintza publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako manifestazioak aztertu ditugu, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoa Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadoraren bozeramailearekin solastuz.

Bukatzeko, aste honetan Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan burututako ikasle greba aztertu dugu, Ikasle Abertzaleak sindikatuaren bozeramailea Ibai Berezibarrekin.

Eki Etxebarria
Andra de Vicente
Jon Bernat Zubiri

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Tipi-tapa, tipi-tapa... Korrika!

lr. Mar 23 , 2024
Zelan irtengo zen dena  horrelako egun baten? Korrikarako prest egon da gaur amama, luzamenduak eta beroketak egiten, baina Ilargiri petoa ikastolan ahaztu zaio. Ea garaiz heltzen diren, korrika joan beharko baitira Korrikara! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240323_gaurezdagoeskolarik_korrika.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak