Bueltan da Lanaren ekonomia saioa. Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipenak ditu oinarrian. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazte arituko gara. Lanaren munduaren analisia egiten, Bilbo Hiria irratia Hordago eta Argia astekaria elkarlanean.Lan taldea handitu egin dugu, gaurko saioan Maitane Jaio Atela, Eki Etxebarria Respaldiza, Jon Bernat Zubiri, Amaia Lekunberri eta Endika Alabort Amundarain egon gara. Saioa abiatzeko sindikal agenda izan dugu. Ondoren greba orokorra aztertu dugu Jon Las Herasekin. Endika Alabort Amundarinek pentsioen historia ekarri digu. Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Azken urteetan kendutakoa berreskuratzeko etengabeko borrokan ari diren kolektibo zabalek eskatzen zuten mobilizazioa deitu dute.
Artikuluak irakurtzeko klikatu hemen.
Deskargatu hemen.