Programa honetan Pedraz epaileak Telegrami egin nahi izan dion blokeoa nola gertatu den kontatuko dugu, eman den pauso bakoitza aztertuz. Sakon aztertuko dugu, beste kasu batzuk ere barne hartzen dituen analisi batean. Adimen artifizialerako onartu den lege-esparruaz ere hitz egingo dugu, eta TituLOL txiki bat izango dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik […]