Athletic zale guztiek ez zuten modu berean bizi larunbateko garaipena; askok La Cartuja zelai barruan, beste batzuk Athletic Hirian eta beste askok irrati bidez jarraituko zuten partida, Bizkaia Irratia sintonizatu eta partidaz gozatu eta sufritzera. Ramon Basaldua da Bizkaia Irratiko ahotsa eta berak egin zuen finalaren emankizuna La Cartuja bertatik.
Gaurko saio berezian berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta finalaz, garaipenaz eta hainbat oroitzapenez aritu gara.
Deskargatu hemen.