“…jokalarien hizkuntza ez da mugatu behar jokora” Maite Sarasolak agurrean dixit; egia berdaderoa. Horretan ardaztu dugu KIROL ESKIROL saioa: GABARRA-TABARRA ETA BESTE izenburuan bueltaka. HIRUKA aldizkarian argitaratutako artikulua oparitu digu Joseba Santxok eta Isabel Isazelaiaren ahotan jaso dugu Martxelo Otamendik BERRIA egunkarian argitaratutakon “Kirolariak eta Euskara” zutabea. Era berean, kolaboratzaile-sarea […]
gabarra
Errege Kopa irabazi eta gero, Athleticek bere zaleekin ospatu du garaipena, eta 20 urte eta gero Gabarrak berriro zeharkatu du itsasadarra. Getxon hasi eta Bilbon lehertu zen festa, eta guk zuzeneko jarraipena egin genuen. Gabarraren ibilbidean, zaleen ahotsak jaso genituen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240411_athletik.mp3 Deskargatu hemen.
Athletic zale guztiek ez zuten modu berean bizi larunbateko garaipena; askok La Cartuja zelai barruan, beste batzuk Athletic Hirian eta beste askok irrati bidez jarraituko zuten partida, Bizkaia Irratia sintonizatu eta partidaz gozatu eta sufritzera. Ramon Basaldua da Bizkaia Irratiko ahotsa eta berak egin zuen finalaren emankizuna La Cartuja bertatik. […]