Uda heltzear da eta Gazteolan euskara eta aisia uztartuz, ekintza eta aukera ezberdinak daude udako egunak igarotzeko. Andoni eta Kepa Gazteolako arduradunak izan ditugu gurean. Haien hitzetan, Gazteola euskara sustatu eta hauspotzeko ekimena da, eta udan ere helburu horiekin jarraituko dute lanean. Adinaren arabera eskaintza ezberdina da: multi-campusa, euskara eskola edo barnetegiak Bakaikun edo Bilbon. Matrikulazioa irekita dago eta online eta Gabriel Aresti euskaltegian egiteko aukera dago.
Deskargatu hemen.