STENDHALEN OIHARTZUNAK: “MAIATZEKO OIHARTZUNAK”

Saio honetan Garazi Navasek Esteban Urkiaga Lauaxetaren 1931ko “Bide barrijak” liburuan bildutako “Jadetsi-Eziña” olerkia izan du hizpide. Gaurkoan Maiatza izan dugu bidaia lagun. Lauaxetak, bere bizkaiera jasoan maiatzari loreil deitzen zuen , zelako izen polita, loreila… Berak esaten zuen “ Larrosa orrein orri gainetan ibili nai dot, loreil onetan”. Gaur, maiatzaren inguruan musikaren historian zehar garai eta estilo ezberdinetan idatzi diren obra ezberdinak ekarri dizkigu. Ematen du maiatzaren etorrerak betidanik konpositoreak inspiratu dituela eta beti (edo ez) alaitasunez betetako musika oso baikorra idatzi dutela (edo ez). Hemen duzue aukeraketa. Haz gaitezen maiatza agurtzen musikaz blai!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ustezko gailu-miragarriez Oier Gorosabelekin

og. Mai 30 , 2024
Ustezko gailu-miragarriak izan ditugu hizpide Oier Gorosabel fisioarekin. Lepoko mina izan dugu oinarri eta Oier Gorosabelek kontatu digu zer den egin behar duguna min hori arintzeko: postura aldatu, lepoa mugitu eta, ahal den heinean, egiten gaudena tartetxo batez egiteari utzi.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240529_oier_zerbikaletako_testa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak