ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, June Fernandezi egindako elkarrizketa, izan ere, haurdunaldi subrogatuari buruzko liburua kaleratu berri du eta hori izan dute, besteak beste, mintzagai. Bestalde, Bilbo-Astigarra-Gasteiz arteko bost gaztek Behe Banda literatur taldea sortu dute; berri pozgarria oso. Bukatzeko, historia-istorio kontu bat errekuperatu du astekariak: duela 70 urte Amerikako Estatu Batuetan espainiar baten ehorzketa.
Deskargatu hemen.