Arineketan musika taldeak eta Haatik dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna gaur estreinatuko dute Bizkaia Aretoan. Uniko arrasti musikalak egitasmoaren lehen ikuskizuna izango da eta sarrera doan izango da aforoa bete arte. Jagoba Astiazaran Arineketan taldeko kideetako bat da, eta berak kontatu digu lanen honen helburuetako bat izan dela abestiak, dantzak eta bertsoak biziberritzea. 2024an kaleratu zuten diskoa eta ondoren, Haatik dantza taldearekin batera, ondu dute elkarlanean ikuskizuna. Iluntzeko 20:00etatik aurrera izango da haiek ikusteko aukera, hala ere, Jagobak azpimarratu du irailetik aurrera toki gehiagotan izango dela haiek ikusteko aukera.
Deskargatu hemen.

