Gaurkoan hainbat kontu ekarri dizkigu Lander Etxebarriak. Hasteko datorren urteko Aurekontuak komentatu ditu. Gero, Ibilgailuen hobariak (CO2ko emisioei lotuta) udaletxean, eta Zurbaranbarri auzoak behar dituen inbertsioak. Bukatzeko, Landerrek Udal alokairurako etxebizitza kopurua handitzeko proposamena egin du.
Eztabaida eta gehiago piztu omen du ETBk “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala emateak. Gai honekin hasi da Nekane Zinkunegi eguneko izenburuak irakurri ondoren. Gero, Kataluniako ANCren dokumentua izan du hizpide: horrek gobernagarritasun ekordioa eskatzen die 72 parlamentari independentistei. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanekanezinkunegi.mp3 Deskargatu hemen