‘La Doce’, gizartekintzarako motibazioak ikertu nahi dituen loteria, egunotan Bizkaian

Egun hauetan, Bizkaiko hainbat tokitan, kiosko berezi bat ikusiko dugu, loteria saltoki baten itxurakoa, baina ONCE beharrean “La Doce” dio kiosko horren goikaldean. Zozketatuko dutena da 12 laguneko afari batean parte hartzea. Jendea hurbilarazteko loteriaren aitzakia horren atzean gizarte ikerketa egiteko asmoa dago, jendeak gizarte ekimenetan parte hartzeko dituen motiboen inguruan. Ekimenaren atzean Apitropik dago, elkarteei gizakiak erdigunean dituzten estrategia egokiak sortzen laguntzen dien bulegoa. Saria ere baliatuko dute Apitropikekoek, bertako Leire Pardok azaldu digunez, afaltzera gonbidatuko dituzten 12 lagunak harremanetan jartzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #129: Gaixotasun zeliakoaren jatorri genetikoa (Jose Ramon Bilbao)

og. Aza 7 , 2024
Zeliakiaren inguruan gehiago jakin nahi dugu immunogenetikan aditua den Jose Ramon Bilbaorekin, izan ere, gaixotasun zeliakoak jatorri genetikoa duela ezarrita dago, baina zeintzuk diren gaisotasuna eragiten duten gene horiek eta nolako eraginak dituzten bakoitzak oso konplikatua da panorama hori: gene askok eragiten dute modu askotan eta, faktore horien guztien emaitza […]

Honekin lotuak