Zeliakiaren inguruan gehiago jakin nahi dugu immunogenetikan aditua den Jose Ramon Bilbaorekin, izan ere, gaixotasun zeliakoak jatorri genetikoa duela ezarrita dago, baina zeintzuk diren gaisotasuna eragiten duten gene horiek eta nolako eraginak dituzten bakoitzak oso konplikatua da panorama hori: gene askok eragiten dute modu askotan eta, faktore horien guztien emaitza da zeliako bakoitzak gaisotasuna garatzen duen modua. Gaixotasun zeliakoak ertz asko ditu: diagnostikatzen zaila den intolerantzia da, hereditarioa da baina pertsona batzuek garatzen dute eta beste batzuek ez. Hori ikertzen du Jose Ramon Bilbaok. Gurutzetako Ospitalean, egun Biobizkaia izena duen gunean, 2013ra arte ibilia, Leioako campusean dabil orain Bilbao, EHUn genetika irakasle. Zeliakiaren sintomez, jatorri genetikoaz, diagnosiaz, dietez, botikez eta ikerketaren egoeraz mintzatu gara berarekin.
Deskargatu hemen.
Jose Ramon Bilbao Genetikako irakasle agregatua da UPV/EHUn eta ikertzaile nagusia izan da Biocruces-Bizkaia Institutuan. Biologian doktorea 2000. urtean. Mikrobiologia, Immunologia eta Genetikan jaso du formakuntza UPV/EHUko Erizaintza Eskolako Mikrobiologia Laborategian (1989-1992 – Prof. I. Abalia), Leicestereko Unibertsitateko (EB) Genetika Sailean (1991 – Prof. PH Williams), Gurutzeta Ospitaleko Ikerketa Unitatean (1992-2000 – Prof. L Castaño) eta Barbara Davis Haurren Diabetearen Zentroa Denver-en (CO-AEB) (1995 – Prof. GS Eisenbarth). Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Miguel Servet kontratua lortu zuen 2000n eta 2006an I3SNS ebaluazio positiboa. UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailera etorri zen 2011n eta lanpostu iraunkorra lortu zuen 2012an.. Irakasle Osoaren akreditazioa (UNIBASQ) eta 4 ikerketa seiurteko (CNEAI) ditu onartuak. Bere ikerketa-interes nagusiak honako hauek dira: autoimunitatearekin lotutako genomaren elementu funtzionalak identifikatzea, eta, bereziki gaixotasun zeliakoan, teknologia omikoak (GWAS, RNA-Seq eta metilazioa) giza ehunetako populazio zelularretan eta estrategia Bioinformatikoak erabilita. Bestalde, INMA-Gipuzkoa kohortean ingurumen-faktore eta kutsatzaileen aurrean aldaketa genetiko eta epigenetikoek haurren garapen fenotipikoan izan dezaketen eragina aztertu du.