Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa maiatza arte egongo dela ikusgai Berreginen museoan.
Atxagaren hitzak musikatu zituen Ruperrek: “Ziutate honen soinekua udazkenetan lanbroa da”. Geroztik, herdoildutako ziutateak hiri aratzari leku egin dio, baina euskal literaturak bere horretan dirau, izokinarena egiten, sekula amaituko ez den borroka batean. Gotzon Barandiaranen galbaheak zera argitu digu: hezkuntzak kulturazaleak sortuko ditu, euskal kultura biziko bada. Guk, bitartean, Bilboko […]