Liburuen Errepublika Txikitik, urduritasunez, ilusioz eta maitasun osoz… eginiko saio berria dugu. Lehen atalaren aurkezpena dugu hau, Aitziber, Gaizko eta Danel gidari. Literatura nondik bizi duten azalduz abiatu dute abentura berria. Saioaren nondik norakoak eta liburuz beteriko lurralde berezi honen jatorria azaldu digute, euskal akademia harroaz, Bernardo Atxagaren antza duen mikrofonoaz eta liburuak pilatuz zerua ukitzera heldu den irakaslearen mahai kaotikoaz ere mintzatu dira estraineko saio honetan.
Deskargatu hemen.