“Euskara: Egia ala Mitoa? Kike Amonarrizen begirada zorrotza eta umorez betetako erantzuna Gabriel Aresti euskaltegian”

Euskara biziberritzeko eta bere inguruko mito eta uste okerrak argitzeko, ezin egokiagoa da Kike Amonarrizen begirada zorrotza eta umorez betetako hitza. Atzo Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan zen, galdera bati erantzuten, “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista da, baina askorentzat aurpegia umorearekin lotzen da. Zeruko Argia aldizkarian umorezko artikuluak idazten hasi zen gaztetan, eta handik txiste liburuak, kaseteak, eta telebista saio arrakastatsuak Barrebusa, Tribuaren Berbak, Mihiluze… etorri ziren bata bestearen atzetik. Orain, bere esperientzia zabala eta ikuspegi berezia erabiliz, euskararen inguruko galdera bati heldu nahi dio: zenbat uste eta iritzi dira egiazkoak, eta zenbat mitoak edo aurreiritziak?

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Norbait hil da hemen: 08

az. Urt 22 , 2025
Mikosis taldeko bi partaide izan ditugu gaurkoan gurean, Ane Mei eta Carla. Azterketak amaituta, kanta zerrenda bat osatu dugu denon artean urtearen hasiera on hau ospatzeko. Toki desberdinetako artistak izan ditugu zerrenda horren parte. Hala ere, kejak eta nostalgia puntuek protagonismoa hartu dute. Hurrengoan taldea osorik etorriko dela adostu da, […]

Honekin lotuak