Bilboko Txurdinaga Behekoa institutuko zuzendaritzak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ikastetxea itxi asmo du. Azaldu dutenez, aurreko astean Hezkuntza Saileko lurralde ordezkariak bilera batera deitu zituen, eta zera jakinarazi zieten: ikastetxea «desagertu» egingo dela eta ikasleek alde egin beharko dutela datorren ikasturterako, Atzo bertan jaso genuen egoeraren berri eta gaur protesta deitu dute. Nerea Ganboa zuzendaritzako kideak azaldu digu egoera.
Txurdinaga behekoa ikastetxea itxiko dutela salatu du bertako zuzendaritzak

