Andra Mari dantza taldeak Zuberoako Maskarada plazaratuko du otsailaren 22an, bere 70. urteurreneko ekitaldien baitan. Urteetako lanaren ondoren, Maskarada osorik taularatuko dute, 30 lagun baino gehiagoren parte-hartzearekin, dantzari aktiboak, taldekide ohiak eta belaunaldi berriak elkartuz. Andra Marik 1988an hasi zuen Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa, eta lehen aldiz 35. urteurrenean plazaratu […]