Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean.
Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.