Sarean Zehar #392: [Zure Spotify piratak jada ez du funtzionatzen? Ba berri txar gehiago dago]

Sarean Zehar saioaren atal honetan, gaurkotasun digitalaren interesgarriena errepasatuko dugu: Mobile World Congressak hotz utzi gaitu, LaLigak urakanaren begian jarraitzen du hainbat webguneei blokeoak eginez eta milioi askoko isuna jasoz datu biometrikoak biltzeagatik, eta Erresuma Batuak presio egiten dio Appleri mundu osoko erabiltzaileen iCloud-en segurtasun-kopiak eskuratzeko. Era berean, Spotify pirata erabiltzen zuten akontuak ixten ari da, Murtra Telefonicara heldu da buruz behera jarriz administrazio-kontseilua eta Espainiako guru informatikoen beherakada, Chema Alonso ereduz. Saioa amaitzeko, Berri Azkarrak: Microsoftek agur esan dio Skyperi, El Corte Inglesek zibereraso bat jasan du, Telegramek gehiago laguntzen du Espainiako poliziarekin eta Vodafonek bere “Starlink” propioa kaleratu du.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Hitzaurrea", etorkizunera soinu bidaia

ar. Mar 11 , 2025
Hitzaurrea proiektuaren estreinaldia izango da Loraldia Festibalean, etorkizunera bidaia soinu-esperientzia digital bat proposatzen digute, aurreko urtean Loraldia beka jaso zuten Etorkizunera begira: Hitzaurrea soinu-esperientzia digitala, Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortua, Eneko Olazabal izan da gurean, ekimen honen inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250311_piperpolis_hitzaurrea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak