Euskaraldia martxan da

Gaur hasi da Euskaraldia eta hamar egunez Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu. Hizkuntza ohiturak eta euskara erdigunera eramatea dira helburuak. Euskal Herriko hainbat txokotan hasiera ekitaldiak egingo dituzte gaur, guk Bilbokoaren berri jaso dugu Alazne Astorgarekin. Indautxuko Plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan, eta 19:00etan izango da ekitaldi nagusia Koldo Olabarri eta Karmele Larrinagarekin. Aurtengo berritasunez ere aritu gara eta Alazne argi utzi nahi izan du rolen aukeraketa ez dela gaitasun kontua, jarrera kontua baizik.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Zenbat Gara elkarteak

og. Mai 15 , 2025
Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen […]

Honekin lotuak