LANAREN EKONOMIA: Hezkuntza grebaren gazi gozoak

Hezkuntza grebaren amaierari erreparatu diogu aste honetako Lanaren Ekonomia irratsaioan. Agenda sindikala eta gero, CCOOeko Hezkuntza arduraduna den Sonia Aldavek sinatutako akordioaren onurak nabarmendu ditu, hezkuntza publikoa hobetzeko bidea oraindik luzea dela azpimarratu arren.

Ostean, Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunarekin luze hitz egin dugu. Greba abiatzeko helburu nagusiak bete ez izanaren ondorioz, aste osorako deitutako greba bertan behera uzteak bere sindikatu eta hainbat langileengan utzi duen sentimendu gazia azaldu digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu Arren!

ol. Mai 16 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250515_agenda_erlantzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak