LANAREN EKONOMIA: Negoziazio kolektiboen egoera aztergai

Lanaren ekonomiaren inguruko saioan bi gai nagusi izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Bilboko kale saltzaileen egoera aztertu dute Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin. Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela, berriz ere poliziaren aurrean ihes egitera kondenatuko, Afrikara itzularaziko. Horixe egin berri dute Senegaletik migratu zuten kale-saltzaileekin. Bestetik Lan hitzarmen kolektiboen inguruko txostena aztertu dute. Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoan 2017ko negoziazio kolektiboaren egoera zein izan zen plazaratu zuen. Aldiro honen analisia egitea garrantzitsua da, 2012tik aurrera lan erreformak zirela eta, aldaketa nabarmenak gertatu direlako. Nabarmena, hitzarmen kolektiboa salatu ondoren urtebete igarota, lan hitzarmen berria eta kontrako itunik ez egotekotan, aplikagarria den gorako eremuko lan hitzarmen kolektiboa aplikatzeko aukera zabaltzen duen. Hau da, probintzi lan hitzarmena iraungitzerakoan, Estatu mailakoa aplikatzea; edo enpresakoa indarrean egotekotan, lurralde mailakoa. Erakunde sindikal batzuk gogor borrokatu duten neurria izan da. Lan hitzarmen kolektiboa iraungitze barik zeukaten langile kopurua 572.902 ziren, langile kopurua 915.000koa zen.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Malabrigo Teatroren 'The Rocky Horror Picture Show' ikuskinaz

ol. Api 20 , 2018
Bilboko antzerki konpainia da Malabrigo teatro 2005ena abitu zuten ibilbidea. Azken 3 urteetan Rocky Horror Picture Show antzezten dabiltza.  Igandean Bilborock aretoan izango dira, Nagore Gonzalez batu zaigu irratira. Zinea, antzerkia, musika, kabareta. Horiek eta gehiago batzen ditu The Rocky Horror Picture Show ikuskizunak. Rocka, sexua, algara eta beste hainbat […]

Honekin lotuak