BIZIPOZTU IRRATIAN: Inurri elkartearekin solasean

Beste aste batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu eta asteon Inurri elkartearen berri izan dugu. Julene Illarramendi da sortzaileetako bat eta berarekin aritu gara solasean. Elkartea, herrikide batekin, duela bost urte sortu zuen, minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazio feminista eta eraldatzailea egiteko asmoz. Elkarte txikia direla dio baina gutxinaka badoazela forma hartzen. Elkartearen nondik norako gehiago ere kontatu dizkigu eta izenaren jatorria ere azaldu digu Julenek.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Uztapide zendu zen

ig. Eka 8 , 2025
Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua […]

Honekin lotuak