Atzo bertan Arrakala deslojatu zuten goizaldean. AZET etxebizitza sindikatuak apirilean protesta baten ostean okupatutako espazioa dugu, 15 urte hutsik egondakoa. Apirilean egindako manifestazioaren ostean, Unamuno plazan kokatuta dagoen beste espazio bat okupatu zuen Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Azken aste hauetan zehar “jazarpen poliziala” jasan dutela salatu dute. Ane izan da gurean azken 24 orduetan geratutakoa laburbildu digu, izan ere atzo bertan jakin zen “Desokupa” enpresak iragarri zuen Bilbon etxegabetze bat burutu behar zuela. Azkenean ez da horrela izan, baina AZETetik azpimarratu dute poliziaren presentzia goizetik oso nabaria izan dela. Biharko Gorte kalean desjabetze bat iragarrita dago eta horri babesa emateko deialdia egin dute.
Deskargatu hemen.