EZEZEZ taldea gaur Kutxa Beltzean

Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenek osatutako EZEZEZ taldeak gaur kontzertua du Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean 20:15ean. Unai Madariaga da taldeko abeslaria eta telefonoaren beste aldean izan dugu xehetasun gehiago emateko. Bigarren lanarekin haien estilo eta soinua topatzen ari direla azaldu digu eta gaineratu du orain taldean sortzen dituztela abestiak. Bestalde, gaur gaueko kontzertua ezberdina izango dela baieztatu du eta bigarren diskoaren aurkezpen ofiziala eta agurra. Izan ere, hurrengo lan luzea prestatzen ari dira eta 2025eko neguan kaleratzeko asmoa dute. Gainera, taldearen izena nondik datorren ere azaldu digu Unaik.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #128: Simulazio multifisikoak (Jose Miguel Campillo)

lr. Ira 21 , 2024
Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, […]

Honekin lotuak