Bilboko Konpartsak eta SAREk prentsaurreko bateratua egin dute abuztuaren 22an izango den Bizkaiko Etxera eguna aurkezteko. Argi esan dute, festaren magian murgiltzeko gogoa badute ere, ezin dutela ahaztu urteetako gatazkak ondorio larriak utzi dituela gure Herrian eta oraindik ere, ondorio hoiek sufritzen ari diren herritarrak daudela Bilbon zein Euskal Herrian. Bide horretan, Bizkiko Etxera Egunean parte hartzera deitu dituzte bilbotarrak preso iheslari eta deportatuen aldeko aldarria lau haizeetara ozen oihukatzeko.
Deskargatu hemen.