PIPERPOLIS: Ainhoa Urien “Ehun zaldi trostan” liburuaz

Gaur gurean Ainhoa Urien abadiñar idazlea izan dugu. Ignacio Aldecoa beka irabazi eta gero, bere lehen ipuin-liburua kaleratu du: Ehun zaldi trostan. Zazpi ipuinez osatua da lana, bakoitza bere kabuz irakur daitekeena, baina guztien artean txirikorda bat osatzen dute. Baserria eta hiria, joatea eta itzultzea, ihesa eta iraupena… Pertsonaiek etxe baten bila dihardute, babes baten bila, eta horretan, irakurleok ere gure ispiluak aurkitzen ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"R&J" estreinatuko da larunbatean BBK aretoan, Shakespeareren klasikoa egungo begiradatik berrirakurtzen duen antzelana

ar. Ira 23 , 2025
Bilboko BBK aretoak bere ekoizpen berria estreinatuko du irailaren 27an, La Dramática Errante konpainiarekin elkarlanean. María Goiricelayak zuzendu eta moldatutako R&J antzezlanak William Shakespeareren klasikoa berrirakurtzen du gaur egungo begiradatik: maitasunaren inguruko inertziak eta aurreiritziak zalantzan jarriz, eta harremanak gaur egun nola bizi ditugun aztertuz. Sare sozialak, lotura likidoak eta […]

Honekin lotuak