Errespetu Nagusia kanpaina abiatu da aurten ere

Atzo goizean aurkeztu da Arriaga Antzokiko hallean eraso matxista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoak prebenitzeko eta artatzeko estrategia integrala Errespetu Nagusia lelopean. Bertan izan dira Juan Mari Aburto alkatea, Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Bilboko Konpartsak, Amaia Arregi Segurtasuneko zinegotzia, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia, Udalbatzako beste ordezkari batzuk eta hiriko eragile sozial eta kulturalak. Protokoloa abuztuaren 16an jarriko da martxan eta 8 hizkuntzatan egongo da eskuragarri.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erasorik gabeko Aste Nagusia eta Palestinarekiko elkartasuna, Bilboko jaien hasierako aldarriak

al. Abu 18 , 2025
Bilboko Aste Nagusia abiatu da, Francis Diez pregoilariaren eta Olatz Agirre txupineraren eskutik. Francisek erasorik gabeko jaien aldeko mezua helarazi du, eta Palestinan gertatzen ari den “genozidioaren” aurkako salaketa plazaratu du publikoaren aurrean. Arriaga barruan jasotako hitzak dituzu jarraian entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250816_AsteNagusia_hasiera_pregoia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak