Tradizioa berrasmatzen Arratiako Koruaren 75 urte, Agate Deuna eta aldaerak diskoan

Gaurkoan, tradizioak eta musikak bat egiten duten proposamen berezi bati helduko diogu. Arratiako Koruak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobil hori ospatzeko, disko berri bat aurkeztu du: Agate Deuna eta aldaerak. Hamarkadetan zehar, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ohitura baten lekuko izan da korua. Hasieran gizonezkoek soilik osatua, gero umeak eta emakumeak gehituz, eta Arratiatik harago zabalduz, Bilboraino eta inguruko herrietara iritsiz. Baina beti helburu berarekin: Agate Deunaren bezperako kantua bizirik mantentzea, hedatzea, eta garaian garaiko gizartearekin batera eraldatzea. Guztira 17 pieza biltzen ditu lanak. Alde batetik, Agate Deunaren inguruko doinu eta bertsoak, moldaketa eta ikuspegi ezberdinetatik landuak; eta bestetik, koruak bere historian zehar landu dituen erlijio-kantuak, konpositore klasiko handien obrekin, euskarara ekarrita.urkezpena ostiral honetan izango da Areatzan, eta larunbatean bertan, zuzenean entzuteko aukera izango da kontzertu berezi batean, elizako giroan eta sarrera librearekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maddi Ane Txoperena Aizu aldizkarian

az. Mar 18 , 2026
Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azabalean Maddi Ane Txoperena bertsolari eta idazlea ikusi dezakegu. Xilaba irabazi berri du eta gainera liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin, “Zaldi bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260316_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak