Amaitasuna Lizarran bizi den Maddi Etxeberria artistaren lehen diskoa da, artista gisa Maddi izena erabiltzen du. Artista ugarirekin kolaboratu ondoren, orain zazpi abestiko lana aurkezten du. Delikatua baina indartsua, lotsagabe eta freskoa. Letretan eta lerro bokaletan oso errotuta dago disko berezi eta interesgarri hau. BC Camplight proiektuaren atzean Brian James Christinzio (New York) dago, egun Manchester hirian errotuta dago musikari amerikarra. Christinzioren letrak bere bizitza pertsonala eta joera autosuntsitzaileak aztertu ohi ditu, depresioaren eta alkoholaren aurkako borrokak barne. Bere azken diskoak A Sober Conversation du izena. Olaia Inziarte 2022an abiatu zuen ibilbide musikala bakarlari gisa. 2022an bertan argitaratu zuen bakarlari gisa bere lehen diskoa. Sonoritate tradizionalak eta abangoardistak harilkatzen ditu. Zerrautsa disko honetan sorpresa atsegin asko topatuko dituzu, Olaiaren ahots teknika finaz gainera, abestien planteamendua eta letrak dira disko honek dituen alderdi indartsuenak. Big Thief taldeak disko borobil asko kaleratu ditu, azkena Dragon New Warm Mountain I Believe in You. Taldearen makineria ongi koipezturik agertzen da disko honetan. Adrianne Lenkerren ahotsa eta Buck Meek musikariaren gitarra naif eta soila. Disko honek eramaten zaitu berarekin. Sparks AEBetako rock talde bat da, Ron eta Russell Mael anaiak buru dituena. Los Angelesen sortu zen 1970eko hamarkadaren hasieran, eta letra adimentsu, sofistikatu eta dibertigarriengatik, Russellen opera-ahotsagatik, abesti melodikoengatik eta hainbat generorekin egindako esperimentazioengatik nabarmentzen da. Hala ere, bere soinua kategorizatzea zaila da, taldeak musika korronte askoren bidez aurrera egin baitzuen eta estilo askotan aitzindaria izan baitzen. Urteak daramatzate melodiaren munduan, eta orain Mad! diskoa oparitu digute. Portugal. The Man rock talde estatubatuarra da, jatorriz Wasillakoa (Alaska), eta Portlanden du egoitza (Oregon). 2006an atera zuten euren lehenbiziko disko luzea. Ordudanik, genero nahasketa eta baikortasun usaina duten abestiak kaleratzen joan dira. Gaur 2023an atera zuten Chris Black Changed My Life izeneko diskotik ateratako bi abesti. Hurray for the Riff Raff 2007an New Orleansen sortutako talde estatubatuar baten izen artistikoa da. Alynda Segarraren proiektua da, Alynda 1987an jaio zen Bronxen, New Yorken, eta jatorri puertorricarra du.
Deskargatu hemen.

