Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek aurrera egin dute. Abadiñon izan da lehenengo itzuliko bigarren saioa, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Etxebarriazarraga izan da garaile 651.5 punturekin; eta, bigarren, Txaber Altube 607.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu eta Maite Sarasola; hurrenez hurren, 604.5, 600 eta 562 punturekin. Seigarren gelditu da Enare Muniategi.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin batera. Azaroaren 15ean gizonezkoen Euskal Futbol Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon — karga sinboliko handiko partida izango da, eta horixe izan dute astekariaren azalean. Bigarren gai nagusia Net Hurbil ataletik dator: Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako “Kalitatezko gizarte babesa bermatu, eskuin muturrari bidea […]