“Lazturak orbain” Neomak taldearen berriena

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen ditu Neomak taldeak. 2021. urtean hasi zuten bidea, eta bigarren lan luzea argitaratu berri dute, “Lazturak Orbain”. Alaitz Eskudero eta Irati Gutierrez taldekideak izan dira gurean, eta beldurrei eta aldaketei egindako albuma dela kontatu digute. Gaineratu dute, oraingo honetan, orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan dituztela, bizitako eraldaketa hori agerian utziz. Taldeak formari dagokionez, aldaketa izan du. Eta kontzertuetara lan berria ere modu desberdinean eramango dute; izan ere, zuzeneko emanaldietan bi musikari izango dituzte lagun: batetik, Etxahun Urkizu, baterian, eta, bestetik, Eider Villalba, teklatuetan eta ahotsetan.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mugimendu feministak mobilizatzera deitu du azaroaren 25erako

al. Aza 17 , 2025
A25 ERRESISTENTZIA FEMINISTA. ZUEN HIPOKRISIA INDARKERIA DA! Lelopean kalera ateratzeko deia egun du Euskal Herriko mugiomenedu feministak gaur bertan atera dira kalera deialdiaren berri ematera. Astebete pasatxo barru izango da, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Gaur agerraldia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Gasteizen, ondoren guren izan da […]

Honekin lotuak