“A25 ERRESISTENTZIA FEMINISTA. ZUEN HIPOKRISIA INDARKERIA DA!” Lelopean kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko mugimendu feministak, gaur, kalean egindako agerraldi baten bidez. Gaur zortzi izango da, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa. Deialdiaren inguruko xehetasunak emateko gurekin izan dugu Ekhi, mugimendu feministako kidea.
La Mapatxa Teatroak bere lehen lana aurkeztu du: Loreen hizkuntza. Federico Garcíaren Doña Rosita la soltera obraren abiapuntu du antzezlanak, gaur egungo maitasun-harremanei begiratzen die: ghosting-a, pantailen bidezko ligatzeak, ilusioak eta desadostasunak, beti ere umorearen tonuan.Zortzi koadroz osatutako komedia honek loreak erabiltzen ditu konkistaren eta itxaropenaren metafora gisa, Mikel Losada […]