Euskararen garapena ezbaian Ipar Euskal Herrian ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, eta ohikoa denez, azaletik abiatu gara. Euskararen egoerak hartu du gai nagusien lekua. Abenduaren 11n izango da Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia, eta orduan bozkatuko dituzte aurrekontua eta hitzarmen berria. Euskalgintza eta EEP bera bat datoz esatean egungo hizkuntza politika ez dela nahikoa euskararen galera behar beste gelditzeko, ezta euskal hiztun berriak sortzeko ere. Bestetik, elkarrizketa bat ere nabarmendu du: Saioa Mujika Sierrari egindakoa, Kortiñe eskolako kidea baita.Bukatzeko, Xilabari begira jarri gara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbon, erdalduntze makineriaren aurrean: mobilizatzera dei egin du Gukak

ol. Aza 28 , 2025
Gaurko irratsaioan Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu, eta, bereziki, Abenduaren 3an Gukak deitu duen manifestazioari. Lema argia eta zuzena da: “Erdalduntze makina gelditu!”. Aspalditik ohartarazten ari dira adituak euskararen egoera ez dela egonkorra, baina azken azterketa soziolinguistikoek gehiago diote: euskalduntze prozesua moteldu egin da, eta zenbait esparrutan atzeranzko […]

Honekin lotuak