Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte, euskararentzat basamortu modukoa zen Bilbon, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa eta Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen artean. 30. urteurrena […]

1995. urtean, metroa inauguratzeaz gain, bestelako Bilbo bat amesten zuten zoro batzuek, Bilboko erdigunean, euskara ardatz izango zuen proiektua zabaldu zuten. Zenbat Gararen ekimenez ireki zituen ateak  Kafe Antzokiak. Egun berezi hau ERROBI taldearen agur kontzertuarekin ospatu dute, izan ere, lapurtarrek Bizkaian eskainiko duten azken emanaldia izango da gaurkoa. Euskal […]

Karlos Renedo batu zaigu saiora eta, berarekin batera, hiriak azken hiru hamarkadotan izan duen eraldaketa aztertu dugu. Industria hiria izateari utzi zionetik ez da etenik izan. 90eko hamarkadaren hasieran hasi ziren benetako eraldaketarekin: eraikin industrialak eraitsi eta Bilbo berri bat eraikitzeko apustua egin zuten instituzioek.Gaur, 30 urte geroago, eraldaketa hori […]

Gaurkoan Bilbora begira jartzen ari gara, duela 30 urte, Kafe Antzokiak ateak ireki zituenean, botxoa nolakoa zen ikusteko. Bilboko metroa martxan jarri berria zen, Guggenheim museoaren obrak abian ziren… eraldaketa giroa sumatzen zen hirian. Garai hartan, 1997 urtean, Labayru kalean Mina espazioa ireki zuen artista talde batek. Kultura alternatiborako lekua […]