Euskararen aldeko pizkunde berrirako deia eginez bukatu da 24 korrika

Amaitu da 24. KORRIKA, eta jada ezaguna da Euskal Herri osoan eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezu sekretuaren edukia. Aurtengo testua zazpi gaztek idatzi dute: Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok. Atharratzetik abiatu eta 11 egunera iritsi da lekukoa Bilbora, eta bertan, udaletxe parean, ezagutarazi dute mezua. Goizean goizetik abiatu dugu zuzeneko emankizuna elkarlanean, Naiz irratia, Bizkai, Irratia, 97 irratia eta Bilbo Hiria Irratia. Kilometroz kilometroko kontaketa egin dugu. Une hunkigarria bizi ditugu, esaterako San Mames parean Korrikak Jose Angel Iribarri eginiko omenaldia ekarri dugu, bertatik bertara entzun dugu Iribar hunkituta. Bizkaiko bertsolari txapelduna ere izan dugu gurean Aitor Etxebarriazarraga, Bilbon lekuko hartu aurretik izan zen gurean. Zorrotzan, Santutxun, Deustun eta hainbat tokitan ibili ginen unez uneko kontakizuna egiten.

Deskargatu hemen.

Ekitaldian, AEKko Nazio Kontseiluko kide Lurdes Etxezarreta Artabek euskal herritarrei hitz egin die, bereziki gazteei, lekukoa hartzera deituz: “Bagoaz zuekin pizkunde berri batera!”. Era berean, euskaltegietako ateak zabalik daudela gogorarazi du, eta hizkuntza komunitatearen garrantzia azpimarratu: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”. AEKk behin eta berriz aldarrikatu du mezua argia dela: EUSKARA GARA. Jatorria, azal-kolorea edo hizkuntzaren ezagutza gorabehera, denentzako lekua duen komunitate berdinzalea aldarrikatu du, Euskal Herri feminista, antirrazista eta euskalduna helburu. Hamaika egunez milaka lagunek egindako 2.175 kilometroek eta 3.436 lekuko-hartzeek agerian utzi dute herri honek zein gutxieneko hizkuntza-eskakizun nahi duen: EUSKAL HERRI EUSKALDUNA.

Deskargatu hemen.

Amaitu da 24. KORRIKA, eta jada ezaguna da Euskal Herri osoan eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezu sekretuaren edukia. Aurtengo testua zazpi gaztek idatzi dute: Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok. Atharratzetik abiatu eta 11 egunera iritsi da lekukoa Bilbora, eta bertan, udaletxe parean, ezagutarazi dute mezua.

Deskargatu hemen.

Lekukoaren barruan gordetako testuak komunitatearen ideia nabarmendu du: “Euskara gara diogu, ez euskara naiz”, adierazi dute egileek, hizkuntza kolektibo gisa ulertuz. Haien hitzetan, hizkuntzak eraldaketarako tresna dira, eta euskarak herri bat ematen digu bizitzeko: “Euskaraz egin egiten da, baina izatea ez da edozein gauza, munta handikoa da”.Izatea mugimenduarekin eta borrokarekin lotu dute, eta amaieran gizarteari zuzenean egin diote galdera: “Bazatozte?”. AEKk baietz erantzun du, eta herritarrei ere euskararen herriaren parte izateko eta hizkuntzara hurbiltzeko gonbita luzatu die. Maialen Begiristain Aek-ko kidea, Xalbat Alzugarai eta Beñat Jusue KORRIKAren mezuko idazleak izan dira gurean.

Deskargatu hemen.

Zuzeneko kontakizunean hainbat gonbidatu izan ditugu. Gurean izan da Kontsiluko idazkaria Idurre Eskizabel. Euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gauden honetan, ez da nahiko euskararen alde egotea; ezinbestekoa da euskararen alde egitea .

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du

al. Mar 30 , 2026
Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez […]

Honekin lotuak