ARGIA aldizkariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide: administrazioko hizkuntza eskakizunen inguruan piztu den eztabaidari buruzko erreportaje sakona. Gaia pil-pilean dago une honetan; PSE eztabaida mahaitik kanpo geratu da, eta EAJren zein EH Bilduren proposamenen arteko aldeak aztertu ditu Onintza Irureta lankideak. Bestalde, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak kongresua egingo du igandean. Azaroaren 30eko greba orokorretik hona, dinamikak lanean jarraitu du, eragileekin elkartu eta konpromisoak adosteko helburuarekin. Igandeko jardunaldian, neurri zehatzak adostea espero dute. Azkenik, Chernobyeko istripua gertatu zenetik 40 urte bete direnean, gertakari haren ondorioei eta gaur egungo testuinguruari erreparatu die Jenofa Berhokoirigoin kazetariak.
Deskargatu hemen.

