AZET Etxebizitza Sindikatuak 5.000 euroko isuna jaso du etxegabetze bat geldiarazteko ekintzagatik

AZET Etxebizitza Sindikatua-k publikoki salatu du Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik ezarritako 5.000 euroko isunak. Sindikatuaren arabera, mobilizazio haren helburua adingabeak zituen familia bat bizitoki alternatibarik gabe kale gorrian gera ez zedin saihestea izan zen. Sindikatuak ohartarazi du, gainera, datozen asteetan isun gehiago iritsi daitezkeela. Izan ere, aurreko ikasturtean egindako etxegabetzeen aurkako beste hainbat protestatan identifikatutako kideen aurkako zehapenak oraindik ebazteke daudela azaldu dute. AZETen ustez, ez da kasu isolatu bat, baizik eta Euskal Herriko herri mugimendu eta kolektibo sozialen aurka ematen ari den “oldarraldi errepresibo eta politikoaren” parte. Sindikatuaren esanetan, errepresio ekonomikoaren bidez herri antolakuntza kriminalizatu eta borroka soziala geldiarazi nahi dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ziraun taldeak lan berri aurkeztu digu Biziraun deiturikoa

al. Mai 18 , 2026
Ziraun taldeak ‘Biziraun’ disko berria argitaratu du, euskarazko rock indartsu eta ilunaren aldeko apustua sendotuz. 2022an Gernika-Lumon sortutako Ziraun taldeak bere bigarren estudioko lana aurkeztu du: Biziraun. Maiatzaren 7an argitaratutako disko berriak 9 abesti biltzen ditu, euskarazko rock indartsua, doinu ilunak eta ahots femenino melodiko eta boteretsua uztartuz. Aste honetan […]

Honekin lotuak