Hirian Jaialdia larunbatean hiritarrak kontutan hartu gabe

Bilbo Zaharreko hainbat tokitan egingo den Hirian jaialdi urbanoa larunbatean egingo da, eta ondoko taldeek parte hartuko dute, besteak beste: Aneguria, Audience, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!. Ekimena Bilbao BBK Live jaialdiak antolatu du. Aurtengoa bigarren edizioa da. Orotara 21 kontzertu egingo dituzte Bihar Bilbo Zaharreko bost agertokitan, Horrez gaiz Maiatzaren biko azoka eta disko azoka ere izango da auzoan. Lehenengo ediziotik piztu zuen kritika jaialdi honek eta aurten ere auzotarrek iritzia kritikoa azaldu dute, ez datoz bat jaialdiaren izaerarekin, Hirian hiritarrak kontutan hartu gabe antolatutako jaialdia dela azpimarratuz. Bilbo Zaharreko, San Frantziako eta Zabalako taldeen koordinakundea, Sareanek, Xakek, Bilbo Zaharreko kultur etxeak, jai batzordeak, auzo elkarteak, Anti liburu dendak, Conssonik, Goizaldek eta Kidekoopek sinatutako agirian zera azpimarratzen dute “enpresa pribatuen helburua sormenaren merkantilizazioa dela”. Kontsumo aisian oinarritutako eredua bultzatzen dutela.  Bideo ere egin dute auzotarrak zaborra bezala erabili eta bota egiten dituztela irudikatuz, umorez eta koloretsu edukiontzi batetik hitz egiten dute. Hala ere auzotarrek azpimarratzen dute jaialdira bertaratzen den oro ongi etorria izango dela eta bertan parte hartuko duten artistei ere errespetua agertuko dietela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztergai

ol. Mai 25 , 2018
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 […]

Honekin lotuak