Bbk live jaialdia ate joka dago, Uztailaren 6tik 8ra izango da

Bbk live jaialdia ate joka dago, Uztailaren 6tik 8ra izango da  jaialdia, ohi bezala, Kobetamendin. Pavement, 1990eko hamarkadako rock independentearen ikur nagusietako bat, Bilboko BBK Live jaialdian izango da aurten, uztailaren 7an, zehazki. Ostegunez hasiko da BBK Live, eta lehenengo egun horretan Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Arca, Fever Ray, M83, Bengo eta Delaporte ariko dira, besteak beste. Bigarren egunean, Pavementez gain, honako hauek igoko dira Kobetamendiko oholtzetara, beste batzuen artean: Phoenix, The Blaze, Jamie XX, The Murder Capital eta Rudiger. Larunbatean, azkenik, Artctic Monkeys kartelburuarekin batera, Idles, Love of Lesbian, Perfume Genius, Eneritz Furyak, Merina Gris eta Young Fathers izango dira jaialdian, besteak beste.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Enplegu publikoaren egonkortzea eta hezkuntza legea aztergai

og. Eka 29 , 2023
  Asteko deialdi sozial eta sindikalarekin  abiatu dugu gaurko  saioa.  2021eko Abenduak 28ko enplegu publikoa egonkortzeko Lege Dekretuaren garapena aztertu dugu. Horretarako, Iñigo Garduño CCOOeko Arlo Publikoko arduradunarekin legeak ezarritako baldintzak eta lan publikoan behin behinekotasuna murrizteko Yolanda Diazek lortutako Europarekiko konpromisoa izan ditugu hizpide, Euskal Herriko egoera aztertuz. Osakidetzan, […]

Honekin lotuak